XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta, horrez gaiñera, abertzaletasuna baserritarren artean zabaltzeko (baserritar gehiago zegoen arabera orduko Txekoslobakia-n gaurko Euskal Herria-n baino), hobe omen zan bertako dialektuan jendea irakurtzen eta eskolatzen zaletzea.
Hau dala-ta, nahiz Praga-ko abertzaleek ahalegin haundiak egin, 1845-ean Stur, Hodza eta Hurban eslobakiatarrek,
Budapest-ek begi onez ikusi zuen Biena-ren indar-galtze hau (Praga Biena-ren menpean zegoen batez ere), eta
Geroztik
Irakaskintzan jokatu zan pizkundearen etorkizuna.
Lehenengo mailako eskolak txekeratu ziran aurrenik.
Segidan, hizkuntza gaitu ala, bigarren mailakoak txekeratu ziran, 1866-etik batez ere; eta 1882-an, hamasei urte beranduago, orain Brusela-n bezelaxe (flamenkerazkoa batetik eta frantsesezkoa bestetik), Praga-ko Unibertsidadea bitan zatitu zan, batak alemaneraz jarraituko zuen bere irakaskintza,1733-etik egiten zuen bezela; besteak berriz, berriak, txekeraz irakatsiko zuen aurrerakoan.
Lobaina-n bezela: latinetik alemanera (frantsesera Lobaina-n); eta alemaneratik bitasunera, azkenean bertako hizkuntza hutsez egin arte.
Helsinki-n fenomenu berbera ikusi da; eta gaurtxe ari da gertatzen hau Manila-n (tagaleraz), eta Saigon-en (vietnameraz).
Txekerazko Unibertsidade huntan maisuetatik bat Thomas Masaryk, hain zuzen, 1918-an Txekoslobakia-ko erresumaren sortzaile eta lehen presidentea.
Gauza nola zegoen ez dugu ahaztu behar.
1780-ean Joseph II errege egin zanean, eskolak ugaldu egin ziran bere inperio guzian; baina, noski, alemaneraz.
Ez inolaz ere txekeraz.
Bost urtetan 130 eskolatan txekera utzi eta alemanera sartu zan mintzabide.
Inperioan hizkuntza bakar bat: hau zan helburua Biena-n.
Hau dala-ta, eskualde osoak
Era berean Eslobakia-n 1780 arte latina izan zan erresuma-hizkuntza; 1780-etik alemanera jarri zuten; eta gero, 1843-etik aurrera, magyarra, areago 1867-tik (Austria eta Hungria parean jarri ziranean).
1849an halere, bigarren mailako ikasgu guzietan alemaneraz irakasten zan Eslobakia-n... Latina, alemana, magyarra... Eslobakieraren arrastorik ez!.
Administrazioen XIX-gn. mendeko azken urteetaraino ez zan paretasuna bera ere lortu!.
1848-ezkeroztik paretasun hau eskatzen zuten abertzaleek, baina kasorik ez.
Paretasuna lortzean halere, partidaren parte bat irabazita zegoen: alemanek ez zuten denbora galdu nahi txekera ikasten; eta XX-gn. mendeko hasierarako posturik gehienak txekeraz mintzo ziranek hartuak zituzten.